XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guk salbatuko dugu herria.

Ez dugu, alajaiña, ingurugiroa hondatzerik permitituko, ez diogu inori herriaren borondatea bortxatzen utziko, ezta ere gure kultura hondatzera datozten multinazionalei aterik irekiko.

Guk geldituko ditugu pantanuko obrak.

Horko ura kostaldeko turistentzat besterik ez da, eta atzerritarrak nagusi diren enpresentzako.

- Eeeeta nono nola?- galdetu zion Manuelek.

- Armarik onenak dauzkagu. Makinak hondatuko ditugu.

Berriak ekartzen badituzte haiek ere hondatu egingo ditugu.

Luzez jarraitzeko indarra eta jendea daukagu!.

- Kon kon kon ttttttuz behintzat langi langi langi langilllleekin!.

- Eman paper hau ertzainei! eta nork eman dizun galdetzen badizute, esan Cheetos Gevara hemen izan dela - esanda aldegin zuten, roslyak pagatzea ahazturik.

Papera mehatxu bat zen, biharamunean obrak gelditzen ez baziren makinen kontra atentatuko zutela esanez, eta hala ere jarraituko balute taldearen hurrengo helburua enpresako goi karguren bat izango zela abisatuz.

Baina Manueli ahaztu egin zitzaion zertarako utzi zuten paper hura.

Ahaztu egin zitzaion zer jartzen zuen ere, eta zakarrontzira bota zuen.

Bitacora Filartxik Rosa bisitatu zuen.

- Argitaratuko al dute zure bersioa? - Ez, iseka egin dit redakzio osoak. Egunkaria utzi dut!.

- Eta ertzainek sinestu al dute? - Ezta ere, begira!.